Inicio La Historia de la Federación de Peñas
Nortzuk gara? Gure historia Imprimir E-mail
Indice del artículo
Nortzuk gara? Gure historia
Quienes somos. Nuestra historia
Todas las páginas

Historia de las Peñas


 

 

Gurea amodio eta gorrotoen historia bat da, une zoriontsuak eta harreman gatazkatsuen historia, topaketak eta alde egitearena , etxea utzi eta itzulerarena. Azken finean hau da saiakera bat: elkarte independente eta bizi ezberdin batzuk , harreman iraunkor batean instituzionalizatzea, hauek komunean dute sanferminak antolatu, eta garatu eta ekintzak koordinatzea.

 

Azken 50 urteetan peñen arteko harremanen garapenean , gorabehera txikiekin baina nahiko argi lau aldi bereizi daitezke

 

1050-1070 arteko hamarkadetan harremanak nahiko errazak izan ziren. Ilusio handiarekin sanferminetako jaien antolaketarekin zerikusia zuten ekitaldien prestaketari ekin zioten, eta baita ere, zergatik ez esan?, udaletxea nahiz beste instituzio publikoekin elkar lan egiteari

 

Harreman onak eta elkar lanaren izpiritua ez ziren oztopoak izan instituzio ofizialen aurrean gogo batzuen eskaera edo errebindikazioen aurkezpenerako.

 

70eko hamarkadaren garaia, batez ere azken bost urteetan, eskaera politiko eta sozialei zehazki lotuta egon zen, gure estatuan Francoren azken urteetan gertatutakoekin lotuta, eta batik bat, honen heriotzaren ondoren, 1975an gertatua. Peñen batzordeak, egoera sozio-politiko berezi hauetan murgilduta, ezin izan zuen hagitz politizatua zegoen inguru hartatik aldendu, eta nonbait alde egiteko saiakera asko ez zen egin.

 

80eko hamarkadan, lehen bost edo sei urteetan nagusiki, 1978ko sanferminetan izandako gertaera odolgaitzekin lotuta egon ziren. Urte hartan eta esandako gertaeren ondorioz sanferminetako jaiak bertan behera geratu ziren Peñak, eta peñen batzordeak aho batez erabakita. Baina erantzuna argia izan zen, bai peñen batzordearen partetik nola hiriko beste alor askoren partetik, jaiak berreskuratzeko gogor lan egitea, herri batek bakean eta libreki libertitzeko duen eskubidearen eredu gisa. Eta gogo horren emaitza irailean egin ziren San Fermin Txikitoren jaiak izan ziren, hauek hiri honen historian gogoratzen diren jendetsuenak, herrikoienak, atseginenak eta aho batekoenak suertatu zirelarik

 

Azkenik, 90ko hamarkadan, bigarren zatian nagusiki, eta hurrengo urteetan ere (2000, 2001...) Iruñeko peñen harremanen historiaren ezaugarria elkarte instituzionalizatu eta iraunkor baten sorrera da, Peñen Federazioa deitua.

 

 

 

 

 

 

1950-1970 URTEEN HAMARKADAK

 

Datu fidagarrienen arabera, Peñen eraketa formala 1959 urtean gertatzen da. “Peña sanfermineroen batzorde antolatzailea” izena duten dokumentuak badaude, horietan urte hartako bilera batzuetan har tutako erabakiak biltzen dira, kide guztiei helaraztekoak. Maiatzaren 26an data duen esandako lehen idazkiaren hasierako perpausean honela dio: “Hilaren 24an Anaitasuna Elkartearen egoitzan, peña sanfermineroen elkarteen lehen batzarra egin zen, horretan peña hauek egon zirelarik: La Jarana, La Única, El Bullicio, Irrintzi, Anaitasuna, Alegría, Armoni Txantreana, Bronce, Aldapa eta Muthiko, baina Oberena ez zen agertu. Batzar honek “becerrada” hauek egitea proposatzen du, diru sarrera handiagoak izateko….” Beste erreferentziak ere badira, zehazki peñek batera egiten zituzten jarduerak: udalari musika ordaintzeko eskaerak (1954 urtean), bidaiak hiri frantziarretara, janzkera, goizeko ibilbideak, zezen plazarako irteerak, bisitariak, sanferminetako gauak (1956), eta abarreko gaiak jorratzeko.

 

1958 urtean aurkitzen dugu peña Oberena eta beste 10en arteko gatazka serio bat, torero baten ekitaldi baten inguruan, torero horren jarrera ez omen zen izan oso duina. Peña Oberena betiko ibilbidea egitera atera zen eta ez beste peñak. Giro txarra sortu zen eta Oberenaren kexa beste peñetan “anti-oberenista” asko zegoela izan zen.

Urte hartan gertatu zen Peñen batzordearen eraketa ofizialaz gain, peña sanfermineroekin zerikusia duten gaien elkar lana zabaltzen da, hala nola, sanferminetako jaiak, dianak, entzierroak, Sanferminen segidan parte hartzea, txarangen musika ordaintzea, diru-laguntzak, peñen jaialdiak, zezenketatik irteerak, tendidoko sarrerak eta abar.

 

1964 urtean Jito Alain Irrintzi, Alegria eta La Jarana peñak, dantzaldiak antolatzen hasten dira. Udaletxeak peña guztiei aurkeztu zien zeregin hau, baian hiru hauek izan ziren ardura hartu zuten bakarrak. Hiru `peñen artean egiten den jarduera honek 1979 urte arte irauten du.

 

 

1970-1980 URTEETAKO HAMARKADA

 

1971 urtean, Turismo eta Informazio Ministeritzak Iruñeko peñeei uztailaren 7an zilarrezko plaka ematen die meritu turistikoagatik. Peñen batzordeak plaka hori bera hurrengo urteko uztailaren 6an Udalari ematen dio. (1972an).

Urte hartan bertan, 1971an, Iruñeko udalaren ordezkariak, Donostiako nazioarteko Zine Jaialdia eta peñen arteko elkarrizketak eta gero, eta batez ere lau peñen parte hartzeari esker Irrintzi, Alegría de Iruña, La Jarana eta Anaitasuna, eta Jaialdiaren kudeatzaileak, gure hiriko festetara iristen dira Jaialdi horretan parte hartzen dutenak, hori uztailaren 12an gertatu zen. Donostiako Erakarpen eta Turismoko Zentroak gure batzordeari Jaialdiko Zilarrezko Maskorra eman zion, bisitariei, hots, zineko artistak eta atzerriko kazetariak, egindako arretagatik.

 

1973 urtean Suitzako Land-eko peñaren idazki bat jasotzen da, eta honekin Turrillas maisuaren “La Peña sueca” kalejiraren partitura.

1974an, alkateak, Viñes jaunak, Sanferminetako jaiekin zerikusia duten kontuak hitz egiteko bazkari batean peñeetako lehendakariak gonbidatzen ditu maiatzaren 22an.

 

1975an estatuaren burua zen Francisco Francoren heriotza gertatzen da. Honen ondorioz estatu osoan gertaera politiko sozialak sortzen dira eta hauek hiritarren bizikidetzan eragin handia izango dute. Mota guztietako errebindikazioak jarraitzen dira eta hurrengo urteetan giro guztietan aldaketa osoaren gogoa sumatzen da. Hau dena itxaropenaren sentimendu bati lotuta dago eta baita ere demokraziaranzko urratsaren ilusioa. Penintsulako iparraldeko hirien jaiak marea honekin bustita daude eta gertaera hau egiaztatzeko egunkarien nahiz aldizkarien hemeroteka oso bat dago. Urte hauetako jaietan izango diren gertaerak egoera orokor honen isla dira. Iruñeko Peñen Batzordeak gorriak eta beltzak ikusten ditu mota guztietako elkarteek, herri ekimenek eta kolektiboek planteatzen dizkion proposamenak, eskaerak edo errebindikazioak kudeatzeko. Hauek Sanferminetako jaien zabalkuntza unibertsala eskaera horiek aurkezteko aprobetxatu nahi dute. Batzorderako urte zailak dira eta ikuspegi ezberdinak daudela oso agerian geratzen da.

 

1977 urtean, Peñen Batzorderako arautegi baten estatutuen proiektu bat egiten da.

1978an, El Charco peña kide berria onartzen da. Eta urte hartan bertan guztiok ezagutzen ditugun gertakizun larriak ditugu. Hauek ematen dira eskatzen diren aldaketaren aurrean erregimen zaharrak duen erresistentziagatik. Peñen batzordeak aho batez eta herri eskaerari erantzunez, uztailaren 9an, 1978ko sanferminetako jaiak bertan behera uztea erabakitzen du.

 

Une horretatik aitzina, Peñen Batzordea erantzukizun politiko eta penalen eskaeraren lan erraldoi batean murgiltzen da. Helburua da 1978ko uztailaren 8an zezen plazan eta gure hiriko kaleetan izandako gertaera larrien egileak edo konplizeak zigortzea. Bestaldetik, Peñak, munduko jai herrikoienetarikoen ordezkariak direla jakinik, gobernuko arduradunekin eta elkarte politiko eta sozialen ordezkariekin elkarrizketen erronda bat hasiko dira, hurrengo urteetan jaiak berreskuratzearren. Urte hartan ospatu ziren Sanfermin txikitoren jaiak zorionez herri batek bakean dibertitzeko desioaren adibide hoberena izan ziren eta betiko geratuko da hauen oroitzapena iruindar guztien gogoan.

 

 

 

1980ko HAMARKADAN

1978 urtean gertatu zen haustura handi honengatik, hurrengo urteetako jaiak – 1979 eta 80ko hamarkadakoak – nagusiak dira gertaera larriak gogoratzeko data madarikatuan antolatzen diren ekitaldiak. 1979an, Oberena Peñak Peñen batzordea uzten du.

 

Urte honetan bertan entzierro txikiak antolatzen eta egiten hasten dira. Batzordeko peñek txikiak parte hartzeko bultzatzen dute eta ibilbidean korrikalari txikiak laguntzen dituzte. Entzierro hauek 1987an bertan behera geratzen dira.

 

1981an Peñen batzordearen arautegi berria ezagutzen da. 1985an peña guztien pankarta bat Iparraldean agertzen da uztailaren 13an. 1987an, batzordeak auzi bat aurkeztea erabakitzen du: peñen baimenik gabe, eta batzordearen izenean, pertsona batzuek estafa delitua egin zutela ulertzen dute, irudiaren eskuraketa ez zilegia egiteagatik “fotolitoen” kopian, non peñen pankartak agertzen diren.

 

 

1988an Donibane peñako arduraduna kanporatzea erabakitzen da. 1989an, Oberena peñan berriro Batzordean sartzea eskatzen du.

 

 

1990ko HAMARKADA ETA GAUR EGUN ARTE

 

1992an, Iruñeko alkateak egin zituen salaketa batzuen aurrean protesta gogor bat egitea erabakitzen da. 1992ko otsailaren 27an peñen armarrien eta izenen erregistroa egitea adosten da. 1997an, Batzordeko gastuak ordaintzeko peña bakoitzak 1000 pezeta hilero ordaintzea adosten da. 1998an, aurreko egoeraren aldaketa nabari bat gertatzen da: Peñen Batzordea gaur egungo Peñen Federazioa bihurtzen da, eta Estatutuak egiten dira. Hauetan Federazioaren apartidismoa agerian geratzen da. Nafar Gobernuko bulegoetan geratzen dira erregistratuta estatutuak.

 

1999an, otsailaren 20an, Peñen lehendakarien bilera bat egiten da, horretan 10 peña daude. Sanferminetako jaietatik ez zen beste bilerarik egin. Hurrengo bilerak martxoaren 6, eta 16an izan ziren eta hauetan gai batzuk jorratzen dira: egoitza bat bilatzen da, gastuak nola ordaindu eta batzar zuzendaria izendatzen da eta baita ere lan batzordeak eratzen dira. Zuzendaria La Unicako ordezkaria izendatua da. Aldizkari bat editatu eta publikatzea erabakitzen da, Honetan peña guztien jarduera eta proiektuak agertuko lirateke, eta bakoitzaren artikuluak eta berriak. Proiektu honen finantziazioa publizitatearekin egingo zen. Aldizkariaren 0 zenbakia, GUK izenarekin, 1999ko sanferminetako jaietarako ateratzen da kalera eta 1 zenbakia urte hartako Eguberrietan kaleratzen da.

 

2000 urtean, 2 zenbakia (maiatzean), 3 zenbakia (san Fermin) eta 4 zenbakia (Eguberrietan) kaleratzen dira.

2001ean, Irrintzi k GUK aldizkarian zituen lanak uzten ditu eta Federazioaren web orrialdearen eraketan hasten da, hau dena, peñei buruz zabaltzen ari den informazio okerra zuzentzearren egiten da, eta Federazioak berak peñei buruzko informazioa kudeatzeko.