Sanduzelai Imprimir E-mail

Iruñeako auzo gehienei gertatzen zaien legez, Sanduzelai bertako peña sortzen azkenetakoa izan zen. 1979. urtean eratu zen eta bere egoitzatzat Auzokideen Batzordea hartu zuten, ez baitzuten hasiera batean lokal propia izateko aukerarik.Elkarte gaztea izan arren, ekimen ugari antolatzeko ahalmena du, bai Sanferminetan, bai urte osoan zehar. Iruñeako festa nagusiko ekimenetan parte hartzeaz gain, Sanduzelaiko auzoan txaranga egin ohi dute egunero. Urtean zehar, berriz, kirol eta kultura arloko hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Sanduzelai auzoko kideek. Lehenengoaren adierazgarri gisa, olinpiadak antolatzen dituzte auzoan eta futbito txapelketak ere bere horretan jarraitzen du. Bigarren kasu gisa, gabonetan olentzeroa, ihauteriak, auzoko jaiak eta Nafarroa Oinezen aldeko ekimenak bultzatzen saiatzen dira urtero. Aisialdirako jarduerei dagokionez, peñen artean horren zabalduak dauden mus txapeltak ere saiestu ezinak dira Sanduzelaiko peñaren egoitzan. Burua nekatu nahi dutenek ere xake txapelketaren batean parte hartzeko parada izan ohi dute.Hogei urte hauetan zehar anektodatarako paradarik izan dute Sanduzelaiko partaideek. Festetan gertatu ohi diren aldrebeskerien protagonista ere izan ohi dira peñako kideak. Horren adibide gisa, urte batean bi kidek pankarta eta guzti «pote» batzuk hartzera joatea erabaki zuten eta peñen adierazgarri nagusia izaten den zeinua txokoren batean utzi zuten ahazturik. Pankartaren berri udaltzainen dei baten ondoren jaso zuten berriro.Beste peñetan gertatu ohi den bezala, Sanduzelai peñan ere badago bazkide adierazgarririk. Bertako kide izan da Roberto Santamaria Osasunako atezain ohia eta Jorge Liras Sanboko mundu txapeldu ohiak ere Sanduzelaiko partaide izaten jarraitzen du.

Ficha Técnica

Fundada
Abril de 1979
Socios
Mayores 145
Txikis 60
Dirección
Calle Nicasio Landa, 1
Teléfono
948 176661
Indumentaria

Blanco y rojo. Blusón a cuadros negros y blancos

Himno
Sonido Escuchar Himno de Sanduzelai
Escudo
Mozo

Situación en el Tendido

Tendido

Localidades
--
Situación
Entre Los de Bronce y La Rotxapea
(Tendido 6)
Entrada
--
Abonos
--

 

Salida - Días

 

Pancarta

Pancarta