|
Etorkizunera begira sortuta, gero eta jarduera indartsuagoa Errotxapeako biztanleek auzo horretako partaide izateagatik azaldu ohi duten harrotasunaren beste isla da Rotxapea peña. Egun ofizial etiketa duten peñen artean gazteena da Rotxapea, 1978. urtean Rotxapea Kirol eta Kultura Batasunako kideek egindako esfortzuaren emaitza delarik. Etorkizunean indarrez jarraitu ahal izateko berma osoa du Rotxapea peñak. Horren adierazgarri nagusia honoko datua da: egun bazkideen artean nagusiak baino txiki gehiago daude. Beraz, gazte horiek denak hazten direnerako esperientzi maila egokia izango dute, beren zaharren aginte postua hartu eta peñaren ekimenak indarberritu ahal izateko. Emakumeek hasieratik izan duen begirunea da peña horren beste adierazgarrietako bat. Beste hainbat peñen jatorrian ez bezala, duela hogei urte eskas sortu izanak emakumeari hasiera-hasieratik peñako partaide izateko aukera eman dio. Bazkidearen eguna uztailaren 11ean ospatzen dute. Egun horretan, Rotxapeako bazkide guztiak berdin mozorroturik joan behar izaten dute. Mozorroak peñako arduradunak prestatzen dituzte, beraz bazkideek azken ordura arte nola joango diren ezin izaten dute jakin. Tajuzko errotxapearra denez, Joseba Andoni Goikoetxea Osasuna, Erreala, Bartzelona eta Athleticeko jokalari ohiak peña horretako ekimenetan parte hartzen du eta bazkiderik entzutetsuena da. Sanferminetako ohiko ekitaldiez gain urtean zehar peñek egin ohi dituzten jarduera motak ditu Rotxapeak. Besteak beste, Boscos txapelketan parte hartzen du talde batek eta futbitorako ere lagun ugari biltzen da. Horretaz gain, mus txapelketak eta mendi irtenaldiak egiten dituzte. Irtenaldi horiei etekina atera ahal izateko, ondoren filmina erakustaldiak ere egiten dituzte. Ficha TécnicaFundada | 1978 | Socios | Mayores | 200 | | Txikis | 160 |
Dirección | Calle Abaurrea Alta | Teléfono | 948 121365 |
Indumentaria | Blanco y rojo. Blusa azul arrantzale |
Himno | Sonido | |
| |
HimnoRotxapea | Rotxapea...y nadie más. En llegando San Fermines la hora es de divertir, la peña Rotxapea siempre ha de sobresalir. Con el pañuelo en el cuello y el patxarán colorau, la bota llena de vino Buena juerga hemos armau. (bis) A San Fermín nuestro patrón le ofrecemos armonía alegría y buen humor. (bis) Rotxapea...y nadie más. | (Jota) Lo mejor del mundo entero Iruña lo tiene aquí la castiza Rotxapea con su gracia y su salero, las incomparables peñas y el glorioso San Fermín. |
|
Situación en el Tendido
| Localidades | 248 | | Situación | Entre Sanduzelai y el Bullicio Pamplonés (Andanada 11) | | Entrada | -- | | Abonos | Reparto antes de San Fermín |
|
Pancarta
|