|
Iruñeko algararik zahar eta entzutsuena Ekitaldi ugari egin ohi dute Bullicio Pamploneseko kideek urtean zehar eta, noski, Sanferminetan ere bai. Azken honetarako, umeentzako hainbat ekitaldi eta egunero kafe kontzertua egin ohi dute, Sanfermineko egunak beren egoitzan girotzeko. Festa hauek hurbiletik bizi ezin dutenekin ere bat egin ohi dute Bulliciokoek eta sikiatrikora,Vergel geriatrikora eta kartzelera joan ohi dira bisita egitera. Urtean zehar, bazkideen artean aisialdirako ekimen ugari antolatu ohi dituzte eta Boscos txapeletan ere futbol taldea dute. Gipuzkoaldeko sagardotegietara irtenaldiak antolatu ohi dituzte neguan eta azken aldian sona handia duen garagardoaren festa ere egin ohi dute. Beste hainbat peñatan gertatu ohi den bezala, Bullicio Pamploneseko bazkideen artean jatorri eta baldintza desberdineko hainbat kide dago. Bertan elkarbizi ohi dira, adibidez, hainbat gizarte erakundeko ordezkariak, Jose Ignacio Perez Lapazaran UPNko diputatuarekin. Fermin Ventura tintxo euskal preso politikoa ere bertako bazkidea da. Kirol arloan, nabarmentzekoak dira Vicente Uriz Logroñeseko jokalaria eta Roberto Martinez, Palamosekin bigarren mailan jokatu ondoren aurten Txantrearekin batera aritu den jokalaria. Egun bazkide ugari dituen arren, Bullicio Pamplones sortzeko erabakia zortzi lagunek bakarrik hartu zuten 1933. urtean eta beren kargu hartu zuten San Agustin kalean Euskal Jai parean zegoen egoitza bat, Alegria taberna sortuz. Ordurako, oraindik segida duten karta txapelketak, mendira irtenaldiak eta futbol partiduak antolatzen hasi ziren. Jarraiko urteetan oso esanguratsua izan zen Amaia kaleko egoitza bat hartu eta bertan egin zituzten asteburuko dantzaldiak. Hainbat urtetan, Iruñeako gazteentzat atrakzio nagusia horixe izan zen. Urteak pasa ahala, guda zibilak eta bazkideen gorakadak hainbat egoitza aldaketa eragin zituen. Bulliciokoek 53. urtean izan zituzten arazo ekonomiko latzenak, aurrekontuari eutsi ezinik ibili zirela. Orduan, Sanferminetan bakarrik ireki eta bilerak egun Cordovilla taberna dagoen leku berean egin ohi zituzten. Orduz geroztik, Carmen kalean errotu du bere aktibitatea peña honek eta bazkide kopuruak ere gora egin du, itxarote zerrendan hogei pertsonatik gora izan arte. Bazkideen artean sei hilabeteko ume bat ere izan dute. Ficha TécnicaFundada | 1932-33 | Socios | Mayores | 300 | | Txikis | 160 |
Dirección | Calle del Carmen, 22 bis | Teléfono | 948223039 (Oficina)/948222121 (comedor) |
Indumentaria | Blanco y rojo, sin blusón. Escudo oficial bordado en el pañuelo |
Himno | Sonido | |
| |
HimnoEl Bullicio Pamplonés | (Pasacalles) A la una, a las dos y a las tres, BUM, BUM, BUM, el Bullicio Pamplonés. Ven a fiestas a Pamplona si te quieres divertir y verás los del Bullicio lo simpáticos que son, no desprecies si te invitan de la bota o el porrón, ¡Que la empalmas!, bueno, de los kurdas txapeldun. (Jota) Y muy castizas las tres, tres cosas tiene Pamplona y muy castizas las tres. El encierro, las chavalas y el Bullicio Pamplonés. El encierro, las chavalas y el Bullicio Pamplonés | (Pasacalles) Ay Juantxo qué te pasa, que estás txotxolo, que por la calle ibas hablando solo, decirle con BULLICIO, beber txakolí, ahora cabeza alegre GORA SAN FERMIN. A la una, a las dos y a las tres, BUM, BUM, BUM, el Bullicio Pamplonés. Los valientes pamplonicas, al correr en el encierro, dejan acercarse al toro, para gozar la emoción, a la plaza van los guindas y si grita algún guasón, el cohete, ¡pumba!, de cabeza al callejón.
| (Jota) Hiruak oso jatorrak, hiru gauza ditu Iruñak, hiruak oso jatorrak. Entzierroa, neska-mutilak ta Iruñako Algara Entzierroa, neska-mutilak ta Iruñeko Algara (Pasacalles) Ay Juantxo qué te pasa, que estás txotxolo, que por la calle ibas hablando solo, decirle con Bullicio beber txakolí, ahora cabeza alegre GORA SAN FERMIN. |
|
Situación en el Tendido

| Localidades | 200 | | Situación | Entre la Rotxapea y San Fermín Entre toriles y Muthiko (Tendido 6) | | Entrada | puerta 8 | | Abonos | Reparto de abono a los socios. |
|
Pancarta
|