Alegría de Iruña Imprimir E-mail

Bi lagun talderen fruitu eraginkorra

Alegria de Iruña izena 1960. urte arte izango ez zuen arren, peña honen jatorria hainbat urte lehenagokoa da. 1952. urtean Caldereria, Tejeria eta San Agustineko hogeita hamar bat gaztek Imoztarra izeneko peña sortzea erabaki zuten. Kale Berrian zegoen, eta Imotzeko bailara eta Iruñea artean dagoen bidea kudeatzen zuen autobus enpresa bat gogoan izanik jarri nahi zioten izen hori.

Horrekin batera, aipatu kaleetako, Estafetako eta Mercedeko beste lagun talde batek 1950. hamarkadaren hasieran futbol talde bat sortu zuen –Imoztarrekoak ere kirol horren jarraitzaileak ziren– Alegria Peña izenekoa eta bere egoitza San Agustin kaleko Arrizabalaga tabernan ezarri zuten. 1952. urtean batu ziren bi taldeak, dirudienez, San Fermin jai izugarriak izan ondoren. Urte horretan bertan, azaroaren 28an alegia, Motoclub tabernan egin zen lehenengo batzordea eta batik bat kirol eta sukaldaritza arloan hasi ziren lehen ekimenak.

Urtebete geroago, lehen pankarta egin eta txaranga bat kontratatu zuten. 1961. urtean, berriz, beren lehen egoitza inauguratu zuten Caldereria kalean. Hortik aurrera hainbat leku aldaketa egin behar izan dituzte, betiere leku falta dela-eta, baina egoitza beti izan du Jarauta kalean. Jatorrian bezala, kirol ekimenak oso garrantzitsuak dira peña honetan. Besteak beste, Boscos lehiaketan futbol taldea du. Beste hainbat kultur ekimen ere egiten dituzte, esate baterako, kontzertuak. Txapelketak egin dituzte eta, euskarari atxikimendua adieraziz, Korrikan ere hartu dute parte. Nabarmentzekoa da, gainera, urtero egin ohi duten «Patata operazioa». Sakana eta Urrobiko bailaretara joaten dira etxez etxe eta baserriz baserri patata eskean eta ondoren elkartasun erakundeetara eramaten dute bildutako guztia.

Gabonetan, Errege jantzita joan ohi dira eskaria egiten duten bazkideen etxeetara.

Egun peña honek ez ditu bazkide berriak onartzen, nahiz eta berrogei lagunetik gora bertan sartu zain dauden.

Beren bazkideen artean, Julia Moreno eta Imanol Auza euskal preso politikoak eta Jorge Mori PSNko nafar parlamentarioa daude.

1978. urtean espainiar Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuenean, peña horretan bertan batzorde ikertzailearen egoitza ezarri zen eta, horren ondorioz, Alegriak atentatu faxista jasan behar izan zuen.

Ficha Técnica

Fundada
1952
Socios
Mayores 342
Txikis 32
Dirección
c/ Jarauta, 61-63
Teléfono
948 227 115
Indumentaria

Pañuelo rojo bordado con una cinta verde.
Blusón verde con cuello, puños y bolsillo rojos.

Himno
Sonido Escuchar Himno de Alegría de Iruña
Escudo
Mozo

Himno

Himno de la Alegría de Iruña

Ha sonado el txupinazo
de nuestras fiestas sin par
y l´Alegría de Iruña
se dispone a disfrutar.
Somos la gente de temple
para cantar y bailar,
somos amigos de juerga ¡Ay!
La que vamos a liar...

Cuando l´Alegría sale
hace temblar de emoción
cuando l´Alegría sale
es envidiable su temple
bebiendo del garrafón;
con sus canciones en fiestas
derrochan su buen humor.
Delante del toro bravo
corremos sin apurar,
aunque la gente nos grite
“¡Corre que te va a pillar!”
Somos la Peña Alegría,
la más castiza y sin par
la del humor y armonía, ¡Ay!
La mejor pa disfrutar...
En nuestra Iruña querida,
si te quieres divertir,
en nuestra Iruña querida,
con nuestra Peña Alegría
desde´l principio hasta´l fin,
con nuestra Peña Alegría
por fiestas de San Fermín.

Situación del Tendido



Localidades
202
Situación
Entre sombra y La Jarana
(Tendido 7)
Entrada
Puerta E
Abonos
A diario en la peña

 

Salida - Días
Ver página del Tendido

 


Pancarta

Pancarta